[Cast/Eusk] El complejo Sortu continúa de rebajas

Jon Iurrebaso Atutxa

No salimos de nuestro asombro al conocer la nueva vuelta de tuerca hacia la derecha de Sortu. Venimos de leer que ahora pide prisión atenuada para los presos políticos vascos gravemente enfermos. ¿Será demasiado exigir que se les ponga en libertad e intenten recuperarse en su casa si, por suerte, ello fuera posible? Lo posible y lo “imposible” nos lleva a reivindicar lo que nuestro enemigo nacional y de clase está dispuesto a aceptar.

Decimos que el complejo está de rebajas porque “Independentistak” se niega a convocar el Aberri Eguna este año porque es imposible que  la convocatoria unitaria quede sin ser contaminada por la disputa electoral de mayo.

Subrayar al menos dos cuestiones. La primera es que ni siquiera en EHBildu son todos independentistas (y encima dirigentes de la coalición se interesan por incluir en sus siglas a no independentistas) ¡Qué decir de la estructura y mayoría del PNV sobre sus ansias independentistas cuando ha negado esta reivindicación en privado y en público!

La segunda es que si una cita electoral puede afectar a una convocatoria unitaria para un solo día (sin más compromiso y cuando al día siguiente, previsiblemente, algunos negarían lo afirmado la víspera) pues las rebajas están por los suelos. Todo esto, sobre todo, mirando a España y Francia, pues las rebajas, precisamente, les benefician a ellos, a sus derechas, a sus burguesías y capital (sin olvidar a la burguesía vasco-española) bien repartidos entre diferentes partidos y demás muletas de su sistema.

Siguiendo este hilo argumental, algunas afirmaciones e intenciones que Etxerat apunta en la entrevista que el domingo 10 de febrero publica Naiz, tampoco tienen desperdicio, desgraciadamente. Etxerat siempre ha reivindicado su labor humanitaria y asistencial. En dicha entrevista, sus portavoces oficiales afirman que “además de la denuncia y la asistencia van a trabajar por un proceso integral de resolución que lleve a la no-repetición”. Esas declaraciones son muy al estilo de Sortu que lo mismo van que vienen en el mismísimo momento.

Trabajar por un proceso integral de resolución debiera significar, desde la parte vasca, que van a luchar por los objetivos históricos que la Izquierda Abertzale (incluidos sus propios familiares) ha luchado toda la vida. Eso no es otra cosa que luchar por la Independencia y el Socialismo para Euskal Herria. Claro que si el buque insignia no está por esa labor, menos lo estará Etxerat. Parece algo evidente.

La cuestión a la que nos referimos termina diciendo que “la solución integral llevará a la no repetición”. Pues tiene sentido, si conseguimos la Independencia y Socialismo, claro. Evidentemente, no habrá que pasar por el mismo camino de liberación sino, en todo caso, de defensa de lo conseguido.

Pero muchos nos tememos que todo ello sea un juego de palabras. Juego que conlleva una contradicción evidente. “Luchar por una solución integral y abandonar trincheras para escucharse” no parece posible cuando desde la otra parte no hay ánimo de solución política.

Nos tendrán que dar un cursillo a ver si entendemos el planteamiento porque va a resultar que lo que parecen decir no es así sino todo lo contrario. Es decir, de resolución integral nada de nada. Aquí, desde la parte vasca, la rendición viene por partes y tiempos y le toca a todo quisqui de la Izquierda Abertzale Oficial y Reformista.

Sortu con su aceptación de la legalidad española con todas las consecuencias. ETA con la entrega de su teoría revolucionaria y su arsenal, etc. ¿Que no quieren negociar? Pues nos rendimos y entregamos las armas. ¿Que nos quieren ilegalizar? Pues asumimos a pies juntillas la ley de los que nos ocupan. ¿Que no sacan a los presos políticos vascos? Pues que cada cual se busque su libertad. Y así estamos desechando el enfrentamiento con los que quieren aniquilar al Pueblo Trabajador de Euskal Herria.

Lo que nos preguntamos (tampoco es la duda esencial) es si al complejo Sortu le hace falta también pringar a Exerat en todo este desastre. Parece que han tardado un poco, pero va a ser que si. Al menos en boca de sus portavoces.


[Euskal]

Sortu konplexuak merkealditan jarraitzen du

Sortuk, eskuin aldera egindako biraketa berria dela eta, aho zabalik utzi gaitu berriro ere. Irakurri berri dugunaren arabera, oraingo honetan, larriki gaixo dauden euskal preso politikoentzako espetxealdi arindua eskatu egin du. Gehiegizkoa al da aske utzi eta euren etxean suspertzea exijitzea baldin eta, zorte onez, halakorik posible balitz? Posible eta “ezinezko” dikotomiak, nazio eta klase etsaiarentzat onargarria dena aldarrikatzera garamatza.

Konplexua merkealditan dagoela diogu, eta hor dago “Independentistak” taldea, zeinek aurtengo Aberri Egunerako deialdiari uko egin dion, maiatzaren hauteskunde borrokak deialdi bateratua, halabeharrez, kutsatuko lukeelakoan daude-eta.

Gutxienez bi kontu azpimarratu nahi genuke: lehenik, EH Bilduren baitan denak ez direla independentistak (horrez gain, buruzagitzak interesa agertzen du independentzia zaleak ez direnak koaliziora erakartzen). Zer esanik ez dago EAJren egiturari eta beraren gehiengoari dagokienez, modu pribatuan nahiz jendaurrean uko egin baitiote aldarrikapen independentistari!

Bigarrenik, baldin eta hauteskundeek eragina badute egun bateko deialdi bateratuan  (konpromisorik gabekoa eta litekeena da biharamunean batek baino gehiagok esandakoari muzin egitea), beherapenak merke baino merkeago daude. Hori dena, batez ere, Espainia eta Frantziari begira, beherapenak beraien eskuinaren, burgesiaren eta kapitalaren mesederako direlako (burgesia eusko-espainiarra ahaztu gabe), hau da, euren sistemari eusten dioten alderdien eta gainerako makuluen mesederako.

Argumentuaren hari berean, otsailaren 10ean, igandea, Naiz-en argitaratutako elkarrizketan  Etxeratek, zoritxarrez, baztertzeko ezer ez duten adierazpenak eta asmoak agertu zituen. Etxeratek lan humanitarioa eta asistentziazko lanak aldarrikatu ditu beti. Hala ere, aipatu elkarrizketan bozeramaile ofizialek adierazitakoaren arabera, “salaketaz eta asistentziaz gain, konpontze-prozesu integralaren alde lan egin nahi dugu, berriro ez gertatzera eramango duena”. Sorturen estiloko adierazpenak, aldi berean, joan eta etorri egiten direnak.

Zein izan beharko luke konpontze-prozesu integralaren aldeko lanak euskaldunon aldetik? Bada, helburu historikoen aldeko borroka; hain zuzen ere, Ezker Abertzaleak (bere senitarteak barne direla) bizitza osoan borrokatu dituen helburuak, alegia, Euskal Herriaren Independentzia eta Sozialismoaren aldeko borroka. Noski, baldin eta bandera-ontzia halakorik egiteko prest ez badago, Etxerat, are gutxiago. Agerikoa dirudi.

Goian aipatutakoa honela amaitzen da: “konponbide integralak berriro ez gertatzera eramango du”. Horrek badauka zentzurik, baina Independentzia eta Sozialismoa lortuz gero, jakina! Bistan denez, askapenerako ibilbide  desberdina egin beharra dago, baina, beti ere, lortutakoaren defentsan.

Dena dela, hitz-jokoa denaren beldur gara pertsona asko. Ageriko kontraesan batez jantzitako jokoa da hori, hots, “lubakiak abandonaturik konponbide integralaren alde borrokatzea da hori, elkarri entzuteko” ez dirudi posible denik, konponbide politikoarekiko beste aldekoek erakutsitako gogo eza kontuan hartzen badugu.

Planteamendua ulertu ahal izateko ikastaro bat eman beharko digute, esaten omen dutena guztiz bestelakoa izatea dirudielako. Hau da, ez dago konponbide integralik, ezertxo ere ez. Berton, euskaldunoi dagokigunez, zatikako eta aldizkako errendizioa dator eta Ezker Abertzale Ofizial eta Erreformistako mundu guztiari dagokio.

Hor dugu Sortu, espainiar legalitatea ondorio guztiekin onartu duena, ETA, teoria iraultzailea eta  armategia bertan behera utzi dituena eta abar. Ez dute negoziatu nahi? Bada, errenditu eta armak entregatzen ditugu. Legez kanpo utzi nahi gaituzte? Bada, okupatzen gaituztenen legeria onartzen dugu itsu-itsuan. Ez dute euskal preso politikoak askatu nahi? Bada, norberak bila dezala bere askatasuna. Modu horretara, ez diegu aurre egiten Euskal Langile Herria suntsitu nahi dutenei.

Gure galdera da (nahiz eta funtsezko zalantza ez izan) ea Sortu konplexuak Etxerat nahastu behar duen halako deskalabruan. Denbora pixka bat behar izan badute ere, baiezkoan gaude. Hala diote, behintzat, bozeramaileek.